ELA, SATSE eta ESK sindikatuen Osakidetzako ordezkarien itxialdia Donostiako Ospitalean

2006/06/19

ELA, SATSE eta ESK sindikatuetako Osakidetzako ordezkariak itxialdi bat hasi dute gaur, ekainak 20, goizeko 10:30tan Donostiako Ospitalaren sarreran. Protesta ekintzaren helburua Osakidetzako zuzendaritzak gatazkari amaiera emateko duen borondate falta salatzea da. Itxialdia hasi eta ordu betera, Ertzantzako kideak bota egin dituzte itxialdian parte hartzen ari ziren delegatuak.