ELA, SATSE eta SME, sindikatuek 7 lanegunetako greba deialdia egiten dute Osakidetzan

2005/01/13

ELA, SATSE, SME sindikatuek, Osakidetzaren jarrera itxia eta bere horretan jarraitzen duela ikusirik, presio neurriak areagotu egingo dituztela iragarri dute.

Prentsa Oharra

Hitzarmenik gabe lau urte igaro ondoren, ELA, SATSE eta SME sindikatuek gure indarrak batzea erabaki genuen gure sektorean lehentasuna duten hamar puntu erreibindikatiboen inguruan. Plataforma honetatik abiatuta, ikusirik ez zegoela Negoziaketa Mahaian aurrera egiterik, mobilizazioei ekin genien joan zen ekainean bilkurak gauzatuz batik bat. OSAKIDETZAK ORDEA, EZ DU PAUSO TXIKIENIK ERE EMAN.

Horregatik, lehenik 7 EGUNETAKO GREBA EGUTEGIA jarriko dugu abian otsailaren 17an hasi eta ondorengo egunetan: OTSAILAren 17an eta 24an; MARTXOAren 3, 10, 15 eta 17an. Grebaren eremua EAEko eremu geografikoa da. BIGARREN FASE HONI SEKTORE GUZTIAN APIRILAREN 22AN EGINGO DEN GREBA OROKORRAK EMANGO DIO AMAIERA.

Bigarrenik, dei egiten diegu HOSPITALE, ERITETXE, ANBULATEGI, LARRIALDI ETA ABARRETAKO LANGILEEI GAIXOARI ARRETA ZORROTZ EMAN DIEZAIOTEN; ASISTENTZIA ZUZENAREN AURKA DOAN MURRIZTAPEN EKONOMIKOA DUTEN IRIZPIDEEI MUZIN EGIN DIEZAIEN; OSASUN-SISTEMAREN EGITURA-GABEZIAK OSASUN SAILEKO POLITIKOEN ARDURA DIRENAK ZURITZEN JARRAITZEARI EZETZ ESAN DIEZAIOTEN.

Inbertsio eta pertsonalaren gabeziak eragindako kalteak, lan-zamaren gehikuntza, kontsulta eta ebakuntzen kopuruaren igoera; honek guztiak berarekin dakar osasungintzako alor guztietako langileek, bere gogoaren aurka, azkar eta presaka jardun beharra. Hain zuzen ere, Gaixoaren Defendatzaileak duela egun gutxi zentzu honetako salaketa egin du: Osakidetzako langileen motibazio-gabezia eta insatisfakzioa, soldata apalak, inbertsio- eta pertsonal-gabeziak, hauek guztiak dira Osakidetza erkidegoetako osasun-zerbitzuen artean jadanik buru ez izatera eraman duten arrazoiak.

Plataforma honek uste du sektoreak bizi duen egoerak ez duela suposatu behar gure gizatasuna eta gaitasun profesionala auzitan jartzea. Horrexegatik, dei egiten diegu osasun arloko langile guztiei pertsona bakoitzari, behar duen denbora guztia eman diezaion. Negoziazioari degokionez, salatu behar dugu Osakidetzak apenas pausorik eman duela. Plataforma honek bereziki azpimarratu du ondoko 10 puntu hauei ekin behar zaiela:

  1. Berariazko Osagarriaren arauera Soldata taularen eraketa, Lanpostuen baloraketa

  2. Soldaten murrizketarik gabe, eta errelebozko kontratuen erabileraz, 55 urtetik gainontzekoen lanordu murrizketa

  3. Galduriko erosmen ahalmena bereskuratzea

  4. Prekarietatea eta finkotasun gabekoen aintzinatasuna

  5. Jagoleta edo guardiak

  6. Duintasunezko ibilbide profesionala

  7. Berariazko Osagarria, erabateko edo esklusiboa

  8. Primaria deritzon arreta zerbitzuko lan baldintzak

  9. Formakuntzan dauden erresidenteen lan baldintzak

  10. Soldata murrizketa gabeko euskalduntzea

Hamar puntu hauetatik Osakidetzak ez ditu garrantzizkoenak ezta eztabaidatu nahi ere. Horrek behartzen gaitu, gogoz kontra bada ere, neurri hauek hartzera eta espero dugu hauek ahalik eta kalterik txikiena sortzea euskal herritarrei eskaintzan zaien arretan.