ELA, SATSE eta SMEren prentsaurrekoa. Martxoak 3 Osakidetzako hirugarren greba eguna

2005/03/02

ELA, SATSE, eta SME publikoki salatu nahi dugu Osakidetzako Mahai Sektorialean gutxiengoarekin sinatu den akordioa, hain zuzen %20ko LABen ordezkaritzarekin. Akordio honetara CCOO eta UGT gehitu dira nahiz eta mahai horretan ordezkaritza zuzenarik ez izan.

Gure ezetza akordio honi, nagusiki 2 arrazoitan oinarritzen da:

Lehendabizi akordioa gauzatu den prozedura eta moduarengatik. Mahai sektorialeko %80ko ordezkaritza baztertu egin da; espreski sektoreko langileon lan baldintzak hobetzeko greba deialdiak burutu ditugun sindikatuak baztertzen dira.

Bigarrenez, akordioaren edukiei begiraturik. Azken hilabetetan negoziazio mahaiean egon diren proposamenei buruz ez da aurrerapenik eman, eta horietako asko ordezkaritza dugun sindikatu guztiok baztertu egin ditugu, baita orain sinatu duenak ere.

Akordio honek argiro erakusten du Osakidetzan Lan Harremanen hondoraketa prozesua. 4 urte Lan Baldintzak Arautzeko akordiorik gabe Osakidetzak ateak itxirik izan ditu mahaiko sindikatuentzat, bere proposamenak aztertzeko ez bazen behintzat.

Osakidetzaren jarrera ezkor horrek pertsonal guztia ikutzen dituen 10 puntutako taularen inguruan indarrak biltzera eraman gintuen.

Gure helburua argia izan da haseratik: dauden arazoei Osakidetzak ez badie aurre egiten, gu behartuko dugu mobilizapenen bitartez. Planteamendu honetan ez daudenok beren borondatez erabaki dute hori, zeren gure ahaleginak haundiak izan dira.

Mobilizapen dinamika honetan murgildurik gaudenontzat langile guztion arazo nagusiak bideratzea da gure helburua; aldiz sinatu dutenek arazo guzti horien irtenbideak sahiesten aritu dira.

Bestalde, sinadura honek garbi azaltzen du Administrazioaren jokamoldea lan harremanak kudeatzeko garaian: bere iritzia inposatuz, inorekin hitzegin gabe, eta arazoak izkutatuz benetan horiei aurre egin gabe.

Sinatu duten sindikatuen aldetik, berriz, paper hutsala izan dute, ez bait dute lortu Administrazioak bere eskeintzak mantentzea ere, eta sektoreko gehiengoaren mobilizapenei begiak itxi dizkiete. Bakoitzak bere lekua aukeratzen du.

Bainan ez daitezela engañatu. Sinatu duten Akordioa Osakidetzak nahi izan duen akordioa da. Ez diote ezertxo ere atera, gero edukien azterketan ikusiko dugun bezala. Onespen sindikala lortzeko behar zituen edukiak bakarrik jarri die sinatzeko Osakidetzak, ezertxo ere eman gabe.

Are eta gehiago, Mahaiean Osakidetzaren eskeintza hobeagoak egonik, Osakidetzak berak gutxitu egin ditu edukiak eta hala ere, sindikatu hauek onartu egin dute, txintik esan gabe.

Osakidetzak serioski negozia zezan osasun sistemako langile guztiok ditugun kezkak eta arazoak izan da batasun sindikal honen xedea. Sinatu duten akordioa ez du helburu hori betetzen eta, beraz, gu aurrera goaz gure aldarrikapenekin.

EDUKIEN BALORAZIOA

LANSARIEN IGOERA: %3ª LABek Mahai Orokorrean gaitzetsi zuena.
LAN ESKAINTZA PUBLIKOA: 3000ko lanpostuak, aurreko akordioan itunduta, nahiz eta 4000ko lanpostuen eskeintza egonik.
ZERBITZUEN PRIBATIZAZIOA: Ez da egia zerbitzu gehiago ez pribatizatzeko benetako konpromiso hartu izan dena. Sarreran jartzen den bezala zerbitzuen azpikontratazioa eta kanporatzea teknikoki beharrezkoak direnak erabiliko dira. Osakidetzak hartu duen konpromiso bakarra alde sindikalei informatzea besterik ez da.
AINTZINEKOTASUNA: Finko ez den pertsonalgoari 2007ko bigarren seihilabete baino aurretik ez diote ordainduko.
APARTEKO ORDUAK: Kontratazioari lehentasuna ematea besterik ez da. Ez du bermatzen autokonzertazioa murrizteko kontratazioaren bidez egingo denik.
LEHEN ARRETA: Berriz baztertuta geratzen da. Hartutako konpromisoa batzorde bat sortzea besterik ez da. Talde honek dituen arazoak ahazten dira ,bai ordezkapenen txirotasunari dagokiona baita ere lan kargak zehazterakoan.
GUARDIAK: Batzorde bat sortzen da. Arazoei sakonki aurre egiteko bermarik gabe eta gainera guardia egin ondoren ordaindutako atsedenaldia galtzen da. Proposamen hobeak mahai gainean izan dira.
FORMAKUNTZAN DAGOEN PERTSONALGOA: Proposamen hobe bati (lanaldiaren murrizketak bermatzen zituenari) sindikatu guztiek ezetza eman zioten gutxiegi iruditzen zitzaielako.
LANALDIAREN MURRIZKETAK: Eskaintza hiru txandetan lan egiten duten pertsonalarekiko zerikusia dauka eta gauen salbuespenak diru jaistea dakar, unitateen aldaketa eta bere kontzesioa zuzendaritzaren eskuetan daude.
HIZKUNTZ NORMALKUNTZA: Dekretua eta hizkutz normalkuntzaren plana ezarriko da, aldez aurretik euskalduntzeko behar den diru kopurua jarri gabe, beraz langile gehinek jarri beharko dute bai dirua baita ere beraien denbora.
LAN OSASUNA: Berriz batrorde bat sortzen da.Prebentziorako lana aurrera emateko delegatuei 7 ordu eskeintzen zaiela , benetako lana egiteko 7 ordu izatea huskeria besterik ez da.
ALDIBATEKO KONTRATAZIOA: Orain urte bete sindikatu guztiek gaitzetsi zuten proposamena berreskuratzen da.
LANEKO EZINTASUN IRAGANKORRAREN SOLAPEA: Sinatzailaren lorpena izan beharrean epaiketan lortutakoa besterik ez da.
PERTSONAL EZ-SANITARIOAREN GOARDIA LOKATIZATUA: Sinatzailaren lorpena izan beharrean epaiketan lortutakoa besterik ez da.
OSPITALIZAZIOAREN OSAGARRIA: Lanpostuen balorazioaren bidez egin ez denez gero, horretarako behar den dirua murriztuta geratuko da eta aldi berean epeka ezarriko da ,bi, hiru edo lau urtetan.
ORDEZKAKETA KONTRATUA: Funtzionari eta Estatutari pertsonalgoari aplikatzeko aukera izateko ez dira konprometitzen.

Martxoak 3 egun osoko greba

  • Gurutzetako Ospitala
  • Gorlizko Ospitala
  • San Eloy Ospitala
  • Uribe-Kosta eskualdea
  • Ezkerraldea-Enkarterri eskualdea

KALITATEKO LAN BALDINTZAK ETA OSASUN ZERBITZUAK

Grebalariei zure sostengua adierazteko irakurri eta egin ezazu klik hurrengo dokumentuan