ELA, Satse, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek berretsi dute Osasun Sailaren mahai sektorialera ez joateko erabakia

2022/02/23
Sindikatuek berretsi egin dute edukirik gabeko bilera horiek uzteko erabakia, Osakidetzako langileei egindako propaganda eta xantaia ekintzak direlako, biharko deialdiarekin egiaztatu den bezala; izan ere, deialdi horren helburu bakarra greba indargabetzea da, eta, inola ere ez, mobilizazioak deitzera eraman gaituzten arazo larriak konpontzea.

SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuok berriz ere adierazi nahi diogu Osakidetzako Zuzendaritzari uko egiten diogula euskal erakunde publikoak deitzen dituen bilera sektorialetan parte hartzeari, gure aldarrikapenei buruzko benetako negoziaziorik ez dagoen bitartean. Izan ere, bilera horiek edukirik gabekoak dira eta propaganda kutsu argia dute, informazio guztia aldez aurretik komunikabideei helarazten baitzaie. Horrela, gaur, otsailak 23, hainbat protesta ekintza egin ditugu EAEn, hilaren 25eko eta 28ko grebarako deia indartzeko, bai eta hilaren 26an Bilboko, Donostiako eta Gasteizko kaleetan gizarte eragileekin batera egingo ditugun mobilizazioetarako deia indartzeko ere. Kalera irteteko eta profesionalen eta herritarren nekea argi eta garbi helarazteko unea da, ez da irteera faltsuak egiteko unea.


Osakidetzak atzoko deialdiko mahai sektorialeko gai zerrendan sartu zituen puntuekin batera ez doa aldez aurretik eta aztertzeko denbora nahikoarekin bidalitako dokumentaziorik; izan ere, hurrengo greba deialdiak desaktibatzea besterik ez zuen nahi: 25ean Lehen Mailako Arretan eta otsailaren 28an Euskal Osasun Zerbitzu osoan. Horretaz gain, Osakidetzak ez ditu gai zerrenda horretan sartu sindikatuek joan den ostiralean Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali genizkien puntuak, jorratu nahi ditugun puntuekin. Gai horiek guztiak erakunde publikoaren egiturazko arazo larriak konpontzera bideratuta daude . Sindikatuek salatu dutenez, bi greba egunen atarian, ez da funtsezko gairik aipatzen, hala nola plantilla handitzea, egonkortzea edo aplikatutako murrizketak lehengoratzea. Gainera, gai zerrendako puntuek izaera informatiboa dute, eta, beraz, euskal erakunde publikoak negoziatzeko borondate eza ziurtatzen jarraitzen du.
Bereziki deigarria da garapen profesionalari buruzko auzia, komunikabideak baitira sinatzaileek eta Mahaiko gainerako kideek baino gehiago dakitenak. Sindikatuek aurpegiratu dutenez, hedabideetara egindako filtrazio horiek izan dira azken urteotan errepikatzen ari diren beste jarreretako bat, eta horrek ere gu guztion gogaitasuna eta salaketa eragin du.


Garapen profesionala Osakidetzak, bere aldetik, orain arte bete ez duen akordioa da, joan den uztailean sinatu zenetik. Puntu horri dagokionez, xantaiak alde batera utzi eta akordioa bete besterik ez da egin behar, langileekin zor diren zenbatekoak ordaintzeaz gain. Onartezina da Osakidetzak orain propaganda egin nahi izatea, alde bakarrez hilabeteetan bete ez duen akordio baten kontura. 2011tik mantentzen den murrizketaren historia da, eta euskal osasun zerbitzuak ez du bere osotasunean iraultzeko borondaterik.
Langileei jakinarazi nahi diegu Osakidetzak bere jarrerak mugitu beharko dituela erabakitasunez bultzatzen badugu, greba deialdi batek garapen profesionala bezalako gaiak desblokeatzea lortzen badu, gogoeta egin behar dugu greba bat dakarren ekintza bateratuarekin lor dezakegunaz.


Era berean, herritarrei jakinarazi nahi diegu, oro har, egiten ari garen borrokaren ardatza lan baldintzak ez ezik, sindikatu deitzaileok uste dugula langileak eta erabiltzaileak elkarrekin mobilizatzen garela gure osasun sistema publikoaren hondatzearen aurrean, eta, beraz, Osakidetzak greba indargabetzen saiatzeko egiten duen mugimendua, atzo argitaratutako iragarkiekin, hautsita eroriko dela.
Azkenik, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek berretsi dute erabateko konpromisoa dutela euskal osasun publikoarekin eta EAJren Gobernuaren aldetik jasaten ari den erasoen aurka. Era berean, ozen eta argi esaten dugu grebara bultzatzeko, mobilizatzeko eta irteteko unea dela, ez da aitzakiak jartzeko unea, ezta Osakidetzak aspaldian propaganda tresna bihurtu duen mahaietan esertzeko unea ere.