ELA, SATSE, SME, eta ESK Sindikatuen Ordezkariak Euskaldunaren aurrean bildu dira S.N.S.ren lurraldetarteko Kontseiluaren bilera dela eta
S.N.S. deritzon Lurraldetarteko Kontseiluaren bilera dela eta, Osasun Sailak zuzendurik pertsonalgoaren lan baldintzak adosteko prozesoan Osakidetzak daraman iharduera onartezina salatzeko ekainaren 16an ELA, SATSE, SME, eta ESK Sindikatuen Ordezkari Sindikalak Bilboko Euskalduna Jauregiaren ateetan bildu dira.
Aurreko urteetan nabaritzen zen negoziaziorako prestatasun eza aurten ere argi utzi dute, Alorreko Mahaia osotzeran. Hasera batean gauzak bideratzeko aukera zelakotan bageunden ere, tamalez Osakidetzaren jarrerak ez du inolako aurrerapausorik gauzatzeko biderik ireki, ez bait du ezertxo ere egin langile garenon eskaerak kontutan hartzeko. Orain arte egindako bileretan Osakidetzak, arrotasunezko azalpenekin, bere jarrera argi utzi bait digu:
1.- Osakidetzak ez omen du inolako asmorik sindikatuen eskaerei kasu egiteko bere interesekin bat egiten ez badute.
2.- Dirurik kostatuko zaion inolako gairik ez omen du onartuko eztabaidan.
Beraz hasera haseratik argi utzi zigun luzaturiko deialdiak ez zuela inolako mamirik, sindikatuoi bere nahiak inposatzea besterik.
Ekintza honetara dei egiten dugun sindikatuok Osakidetzaren jarrera ikusirik hainbat urteetan jasatzen ari garen arazoak ea nola landu daitezkeen galdeketa egiten dugu:
1.- Berariazko Osagarriaren arauera Soldata taularen eraketa, Lanpostuen baloraketa
2.- Soldaten murrizketarik gabe, eta errelebozko kontratuen erabileraz, 55 urtetik gainontzekoen lanordu murrizketa
3.- Galduriko erosmen ahalmena bereskuratzea
4.- Prekarietatea eta finkotasun gabekoen aintzinatasuna
5.- Jagoleta edo guardiak
6.- Duintasunezko ibilbide profesionala
7.- Berariazko Osagarria, erabateko edo esklusiboa
8.- Primaria deritzon arreta zerbitzuko lan baldintzak
9.- Formakuntzan dauden erresidenteen lan baldintzak
10.- Soldata murrizketa gabeko euskalduntzea
Negoziazio hauek ondo bideratzea Osakidetzaren jarrera ezkor eta konpromezuen ezak baldintza daiteke, horregatik guk gure aldetik behar beste kemen jarriko dugu erronkan, konturatzen bait gara hemen eta orain loturikoa hurrengo urteetan izugarrizko eragina izango duela.
Langileon eskakizunein alde gure esku dauden borroka bide guztiak jorratuko ditugu, bihar hasten diren mobilizapenak aurrerapena besterik ez direlarik baina bide batez azpimarratzen dugu hau denon erronka dela, eta ondorioz guztion partaidetza ezinbestekoa egiten zaigula.