ELA sekula baino indartsuago Nafarroako hauteskunde sindikaletan

2015/07/01
2015eko maiatzeko behin betiko datuek (Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enplegu Departamentuaren azken datu ofizialen arabera) ELAren ordezkaritza % 21,80an kokatzen dute (5.862 ordezkaritik 1.278 dira ELArenak). Datu honek Sindikatuak sekula izan duen mailarik altuenean dagoela erakusten du. Gainera lurralde osoan zehar ordezkaritza homogeneoa duen sindikatu bakarra gara. Eskualde guztietan %20tik gorako ordezkaritza dugu. Besteak beste, Nafarroako iparraldean, Sakanan eta Iruñerriko industria sektorean lehen sindikatua garela nabarmendu nahi dugu.

Nafarroako Gobernuko hauteskunde sindikaletan ELA Administrazioko bigarren posizioan kokatu da, CCOO gaindituz. 2015eko maiatzean egindako hauteskundeetan ELAk 44 ordezkari lortu zituen, 2011an baino 6 gehiago

2014ko irailean ELAk ordezkaritzaren % 21,27a zuen, eta 2015eko ekainean %21,80tik gora izango du, % 22tik gertu.