ELA igaro den ostiralean Iparraldean atxilotu zituzten Txetx Etxeberri eta "bakearen gainontzeko artisauak" aske geratu arte mobilizatuko da
Luhusoko polizia-operazioan atxilotutako ELAko militante eta Iparraldeko Manu Robles-Arangiz Fundazioko arduradun Txetx Etxeberri, eta gainontzeko "bakearen artisauak" berehala askatzeko burutuko diren mobilizazioekin bat egin du ELAk.
Era berean, eragile sozial ugari atxilotu guztiak berehala aska ditzaten exijitzeko asmoz sarean bultzatzen ari diren sinadura-bilketan parte hartu du ELAk (http//artisansdelapaix.wesign.it/fr). Eskaeran azpimarratzen den bezala, biolentziarekin inongo loturarik ez duten bost pertsona dira atxilotu dituztenak, gizarte zibilaren bost ordezkari, ETAren armagabetze prozesuan euren ekarpena egitea beste helbururik ez dutenak.
ELA Iparraldeko eragile sozial ezberdinekin bildu da gaur Baionan, konponbide eta agenda konpartitu bat eskuratzeko asmoz.