ELA sindikatuak ordezkaritza lortu du Tudelako Guardian Navarra enpresan

2017/04/03
ELAk hauteskunde sindikalak irabazi ditu Tudelako GUARDIAN NAVARRA enpresan, 13 ordezkaritik 8 eskuratuta. Beste 5 delegatuak hautagaitza independente batek eskuratu ditu. Lehenengo aldiz aurkeztu da ELA hauteskunde sindikal hauetara, eta oraingoan, Espezialisten eskolan bakarrik aurkeztu du bere burua; 167 boto eskuratu ditu, hautagaitza independenteak, berriz, 25.

ELAk hauteskunde sindikalak irabazi ditu Tudelako GUARDIAN NAVARRA enpresan, 13 ordezkaritik 8 eskuratuta. Orain arte bi enpresa batzordek zuten ordezkaritza, 9 ordezkari zituen bakoitzak.

Emaitza hauek ondo adierazten dute ELAk lan handia egin duela Erriberan eta Nafarroan. Horren adierazle da sindikatuak ordezkaritza handitu duela azken urteetan. Hortaz, argi dago antolaketa ezinbestekoa dela lan-erreformei aurre egiteko. ELA da Erriberan kontrabotererako alternatiba sindikal bakarra.

GUARDIAN NAVARRA enpresan 300 langile daude. Enpresa honek eraikinetarako beira sortzen du.

 

 

 

Tudelan, 2017ko apirilaren 3an