ELA: "UGTk, CCOOk eta patronalak baztertzea burutzen dute Nafarroan"

2006/12/12
ELAk Nafarroan duen arduradun Mitxel Lakuntzak salatu egin ditu abenduaren 11n CEN patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek Nafarroako Lan Epaitegiaren 10. urtemuga dela eta egindako adierazpenak. Bertan aipatu zutenez, "ELA eta LAB sindikatuek erakunde honetan parte hartzen ez badute, eurak nahi ez dutelako da". Lakuntzak azpimarratzen duenez, "hori gezur borobila da, eta parte ez hartzearen arrazoia hau da: bertatik baztertzen gaituztela".

"Gezurra esan eta errealitatea manipulatzeko asmo argia dute. Hasieran hainbat gai landuko ziren mahai ireki bezala planteatu zuten Lan Epaitegia. Baina, denborarekin CEN patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek akordio orokor bat inposatu zuten, eta ELAri onartezinak ziren hainbat gai sinatzea behartu nahi izan zioten. Erabaki horrekin honakoa bilatu nahi zuten: euren nahi eta mesedetara makurtzen ez ziren lekukoak gainetik kentzea. Diru publikoaren trukue, patronalari bake-soziala bermatzea adostu zuten, eta sindikatu aldarrikatzaile guztiak baztertu", gaineratu du Lakuntzak.