ELA zementu fabriketan zaborren errauskearen aurka

2006/03/09

PORTLAND, S.A. enpresa, erraustegi bat ezartzea aztertzen ari da. Langileetatik hasita, jendearen osasunarengan eta ingurugiroarengan eragin kaltegarriak izan ditzake:

-Erraustegiekin erlazionatutako kutsatzaileek, dioxinek adibidez, osasunean hainbat arazo sortzen dituzte, adierazgarrienak, kantzerra, inmunologi sistemari kalteak eta ugalketa eta garapen arazoak.

-Dioxinen eta beste gai batzuen isuriak aire eta ura kutsatzen ditu eta naturarekiko eta ingurugiroarekiko ondorio larriak dauzka.

Erraustegiak dituzten enpresak edozein motatako zaborrak trata-tzen dituzten tokiak bihurtzen dira, horietariko zabor asko arriskutsuak eta kontrol egokirik gabekoak direlarik, horrek langileekiko eta biztanleriarekiko dakartzan arriskuekin.

Errausketaren alternatibak badaude. Geroz eta zabor gehiago produzitzea ebitaezina dela onartu ordez, birziklapenera, berrerabilpenera, edo materialen ordezkapenera bideratutako jarduerak bultzatu behar dira, errausketa erabiltzeko beharrik gabe.

Zaborra ez da soilik erraustegietan erretzen, zementu fabriketan ere bai. PORTLAND, S.A.k aztertzen duena da hori. Zaborren erreketarekin enpresek debaldeko erregaia lortzen dute. Kostu bat duten kogenerazioa, konpostajea, biogasa eta biodiesela bezalako alternatibak bultzatu ordez, errentagarriagoa den aukera nahiago dute kontutan hartu gabe zaborren errausketak osasunarekiko eta ingurugiroarekiko dakartzan ondorio larriak.

Dirulaguntza publikoetan datza zementu fabriketan erraustearen errentagarritasuna, kasu honetan, gobernuek eskeintzen dituzten dirulaguntza oparoetan hain zuzen ere. Nahiago duter Gobernuek dirulaguntza publikoak eman errausketarako, zaborren kudeaketa jasangarria bultzatzeko jarduerak bultzatzea baino.

Honen ondorioz, ELAk zementu fabriketako errausketak gaitzesteaz gain zera eskatzen du:

PORTLAND S.A.-ri errauste proiektua alde batera uztea.

Erakundeei, beraien eskura dauden bitartekoak jar ditzatela proiektu hau aurrera eraman ez dadin.

Nafarroako Gobernuari, bereziki, errausketei diru-laguntzarik ez ematea, arazo honen inguruko kontzientziazioa bultzatu dezala eta teknika alternatiboen erabilera sustatu dezala.