ELA-Zerbitzuak bere bosgarren kongresua egingo du gaur, Donostian

2005/12/15

ELA-Zerbitzuak bere bosgarren kongresua egin du gaur Donostiako Costa Vasca hotelean. ELA-Zerbitzuak Federazioko arduradunak pozik daude, azkeneko kongresutik afiliazioa %40,04 hazi delako. Sindikalgintza aldarrikatzaile bat egitea da hazkunde honen arrazoia, federazioko arduradun Unai Martinezen aburuz. Orotara, 168 delegatu bildu dira.

Unai Martinezen ustez, lan baldintza kaskarrak gizarteko sektore guztietan dauden arren, federazio honek biltzen dituen sektoreen artean bereziki larria da. "Gure federazioak biltzen dituen sektoreen baldintzak oso txarrak dira. Batez ere gazteak, emakumeak eta etorkinak dira egoera lazgarri hau pairatzen dutenak. Baina, salatzeaz gain, ekintzetara ere igaro behar gara. Horrela, hainbat gatazka ditugu orain zabalik: Gipuzkoako janari dendetako greba, Bizkaiko merkataritzako greba, Tuterako lorezainak greban daude duela hiru astez geroztik, Erandioko polizia-etxea zaintzen duten segurtasun pribatuko kideak greba luze bat daramate aurrera, Irungo garbitzaileak ere mobilizazio berriak burutuko dituzte...".

Delegatuek ELA-Zerbitzuak federazioko egitura berria adostu dute. Unai Martinez izango Idazkari nagusia. Batzorde irankorra Unai Martinezek, Oskar Rodriguezek, Aintzane Orbegozok, Juan Carlos Polok, Oihana Lasagabasterrek eta Mirari Irurek osatuko dute.