ELA-Zerbitzuak-en adierazpenak EAJ, EA, PSOE eta PPko alkateen akordioaren inguruan.

2004/03/30

Zerbitzu publikoen kontraten hainbat lagilek mantentzen dituzten gatazken inguruan EAJ, EA, PSOE ETA PPko alkateek akordio bat sinatu dute. ELA-Zerbitzuak federazioak idatzi hau plazaratu du gai honi erantzunez:

1ý.- Alderdi hauetako alkateek lortutako akordioa zerbitzu publikoen pribatizazioa bultzatzearen aldeko sakoneko adierazpena da, helburu anitzak dituelarik:

* Hiritarrek eskatzen duten eta euren zergekin ordaintzen den zerbitzu publikoa ematerakoan toki administrazioen erantzunkizuna saihestea.
* Langileak alokatzeko ohitura duten enpresa pribatuen aldeko negozio guneak sortu.
* Azpikontraten gestio eta errentagarritasuna, bertan lan egiten dutenen soldata eta lan baldintzen murrizketan oinarritu.

2ý.- EAJ, EA, PSOE eta PPren akordioak, kontratuetako langileengan duten mespretxua agerian utzi du eta argi geratu da ere udal ordezkarien agintari papera zeharo barneratuta dutela. Alkate hauen ustez diskriminazioaren aurkako greba hau "zentzuzkoa dena gainditzen duen" estrategia sindikala da. Bitartean hiritarren arteko liskarrak bilatzen dituzte, politikariei traba egiten dieten gatazken aurkako sostenguak lortzeko; eta eskirolak kontratatu eta indarkeria erabiltzen dute grebak eragozteko. Grebak nabari ez daitezen lan sailari gutxieneko zerbitzu gehiago eskatzen dizkiotenean, nagusikeriazko jarrera hau ikusten da ere.

3ý.- Udal azpikontratatu guztiek lan baldintza duinak izan ditzaten, sinatu duten akordioa sinesgaitza iruditzen zaigu ELA-Zerbitzuak-en. Alkate hauei diskriminazioen aurkako borroka, 900 euroko (150.000 pezeta) soldata garbia eskatzea eta abar, "iraingarria" eta "desegokia" iruditzen bazaie, zaila izango da beraiek azpikontratetako langileen lan baldintza duinak bermatzea.

4ý.- Azkenik ELA-Zerbitzuak-ek uste du "zartadurarik gabeko" akordio honek eta "gatazkak alderdien alde ez erabiltzeko konpromisoak, askatasun eta eskubide publikoei hainbeste min egin zieten eta hautsi ezin zitezkeen beste itunak gogora ekartzen dizkigute. Oso susmagarria da ideologia hain desberdinetako alderdiak langileen aldarrikapenei aurka egiteko erraztasun horrekin adostasunera iristea.