ELA-Zerbitzuak merkatal gune handietako langileen lan baldintzen okertzea salatu du

2006/07/03

ELA-Zerbitzuak azkenaldian merkatal gune handietako langileen lan baldintzak okertzen ari direla salatu du gaur Bilbon. ELA-Zerbitzuak federazioko idazkari nagusi Unai Martinezek azpimarratu duenez, "azken hilabeteetan milaka eta milaka langileen lan baldintzak nabarmen okertzen dituzten enpresa zein sektoreko akordioak sinatzen ari dira. Enpresak merkatal gune handietan estatuko enpresa akordien hitzarmena ezartzeko aldeko hautua egiten ari dira. Horrek guztiak helburu argi bat dauka: kostuak merketu eta irabaziak handitzen joatea". Martinezek hiru merkatal guneren jarrera salatu du nagusiki: Eroski, Dia eta Feuvert. Horrela, dituzten lan baldintza eskaxak salatzeko Tuterako Eroskiko langileek greba mugagabea hasiko dute uztailaren 6an.