ELA-Zerbitzuak pozik agertu da Corporación Dermoestetican greban dauden langileen inguruko epaiarekin

2006/02/14

ELA-Zerbitzuak federazioko ordezkariak pozik agertu dira Lan Ikuskaritzak Corporación Dermoestetican greban dauden langileen inguruan hartu duen erabakiarekin eta hauteskunde sindikalen inguruko laudo arbitralarekin. Lan ikuskaritzak onartu duenez, Corporación Dermoesteticak Espainiako zentru ezberdinetatik etorritako langileekin ordezkatzen zituen greban dauden lau langileak. Lan ikuskaritzak adostu duenez, Corporación Dermoestetica zigortzeko urratsak hasi ditu; zigorra 3.005 eta 90.151 euro bitartekoa izan daiteke.

Laudo arbitralak enpresari hauteskunde sindikalen prozesua errepikatzea derrigortu dio; izan ere, kaleratutako hiru langileak bertan egon beharko luketela dio. Hauteskunde horiek iragan ostiralean errepikatu ziren, eta ELA sindikatuko ordezkaria nagusitu zen.

Bestalde, ELAk Corporación Dermoestaticaren aurka epaitegietara joko duela azpimarratu n ahi du, langileen eskubideak urratzeagatik.