Hondarribiko udal lorezaintza zerbitzua
ELAI enpresak azpikontratatutako langileek enpresak Hernanin duen lantokiaren aurrean elkarretaratzea egin dute
ELAI enpresako 8 langile ari dira arazo hau pairatzen, Hondarribiko Udalak azpikontratatutako lorezainak, hain zuzen ere.
2023an, Udaleko lorezainekin lan baldintzak parekatzeko helburuarekin, greba egin zuten, iazko abuztuan greba amaitzeko akordio batekin greba bukatu zuten arte. Ordutik, arazoak jarri dituzte akordioa gauzatzeko. Alde batetik, Udalak enpresarekin duen kontratu administratiboa ez luzatzea lortzeko. Bestetik, enpresak bere lantokiko hitzarmen kolektiboa gauzatzeko oztopoak jartzen dituelako, nahiz eta hori adostu zen bere garaian.
Aurrerapausorik ez dagoenez, eta denbora aurrera doala jakinda, langileek elkarretaratzea egin dute enpresaren aurrean. Enpresarekin biltzeko zailtasunak izan arren, uztailaren 24an bilera egingo dute Lan Harremanen Kontseiluan. Langileek argi dute enpresak akordioa bete behar duela eta hori lortu arte borrokan jarraituko dutela.