Osasunbidea
ELAk 1.000 sinadura baino gehiago aurkeztu ditu Parlamentuan plantilaren zati bat diskriminatu ez dadin karrera profesionalean

Datorren ostegunean, irailak 19, Nafarroako Parlamentuak LAB, SAE, UGT eta Afapnaren botoekin Mahai Sektorialean gauzatutako karrera profesionalari buruzko akordioa bozkatuko du. Akordio horrek karrera profesionaletik kanpo uzten ditu Osasunbideko langileen %41: gaur egun aitortuta ez duten 5.200 langileetatik, C eta D mailetako 2.150 langilek karrera profesionalik gabe jarraituko dute.
ELA akordio horren aurka agertu da, eta karrera profesionala Osasunbideko langile guztiei, sanitarioei eta ez-sanitarioei, aplikatzearen alde egin du, inolako diskriminaziorik gabe.
Horregatik, Nafarroako Parlamentuaren aurrean gaur egin den mobilizazioaz gain, Osasunbideko langileen 1.000 sinadura baino gehiago aurkeztu ditu, talde parlamentariei eskatzeko Osasunbideko langile guztiei karrera profesionalaren aintzatespena zabal diezaietela.