ELAk 129 kaleratze saihesten dituen Tubacexen akordioa sinatu du, greban 8 hilabete baino gehiago igaro ondoren

2021/10/04
ELAk Tubacexeko greba amaierarako akordioa sinatu du. Horrela, enpresak behartu nahi zituen 129 kaleratzeak saihestuko dira, eta Auzitegi Gorenean auzibidea ere behin betirako itxiko da. ELAko Tubacexeko afiliazioaren %70k baino gehiagok berretsi du akordioa asanbladan. Langile Batzordeak hala itundutako prozedurari jarraiki, ELAk bere asanbaldako emaitzak partekatu ditu gainerako sindikatuekin, eta beste hainbeste egin dute gainontzekoek. Afiliatu guztiena bateratuta, oniritzia eman dio batzordeak sinadurari. Izan ere, greban parte hartu duten langileen gehiengoak akordioa berretsi du.

Erabaki horrek amaiera ematen dio gatazkari, eta errekurtsoa kenduarazi Auzitegi Gorenetik; azken horrekTubacexek aurkeztutako EEEko kaleratzeak airean uzten baitzuen. ELAk ontzat jo du akordioa, eta Tubacexeko plantillaren borroka eredugarriaren ondorioz lortu da; lan erreferformak ez baitu greba beste aukerarik uzten. Zortzi hilabetez eutsi diete langileek, greba historikoarekinn. Beste hainbeste egin du Aiaraldeako eskualdeak: enpresan enpleguari eusteko eta 129 langile horien alde borrokatu baita eskualde osoa.

ELAko Tubacex atal sindikalak eskerrak eman nahi dizkie esparru guztiengatik (beste enpresa, denda, elkarte eta abarretako lankideengandik) jasotako laguntzagatik, hori gabe ez baitzen posible izango akordioa.