ELAk % 17ko soldata igoera jasotzen duen Bizkaiko eta Arabako Medical Optica enpresako lehen hitzarmena lortu du

2022/06/21
Mobilizazio eta borroka prozesu baten ondoren, enpresako 220 langileek hobekuntza nabarmenak izango dituzte beren lan baldintzetan: soldata igoera garrantzitsuaz gain, larunbat eta jaiegun gehiago izango dituzte libre, opor egun gehiago eta klausula sozialak hobetuko dituzte kontziliazioa hobetzeko.

ELAk Bizkaian 180 langileri eta Araba 40 langileri ezartzen zaien Medical Optica enpresaren hitzarmena sinatu du. Hitzarmen horrek honako hauek jasotzen ditu: % 17ko soldata igoera, urtean 16 larunbat libre, 26 lanegunetako oporrak, norberaren aukerako egun bat, Gabon gauean eta Urtezahar gauean arratsaldeak libratzea, Aste Santuko larunbata libratzea, tokiko jaiegunetako arratsaldeak libre uztea, borondatezko eszedentziak 12 urtetik beherako eta 3tik gorako haurrak zaintzeko eta ikasketak egiteko eszedentzia lanpostuaren erreserbarekin eta urtean 10 orduko baimena familiako kideak medikuetara laguntzeko.

Hori posible izan da kolektibo antolatu eta sindikalizatu baten mobilizazioari eta borrokari esker. Bizkaiko eta Arabako Medical Opticako bi enpresa batzordeek (ELAko 10 ordezkarik osatuak), bihar, ekainak 21, lau greba eguni hasiera ematea aurreikusia zuten. Honek, argi uzten du greba beharrezko tresna dela lan baldintzak hobetzeko eta akordio onak lortzeko.