ELAk 18/98 auzia bertan behera uzteko eskatu du berriz ere

2006/09/03

Gaur ekin diote berriz ere Espainiako Auzitegi Nazionalean 18/98 auzian auzipetutako 53 lagunen kontrako epaiketari. Epaiketa hau salatzeko eta auzipetuei babesa adierazteko Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta sindikalen ordezkaritza zabala joan da Madrilera. ELAk bat egiten du epaiketa bertan behera uzteko eragile ezberdinek egindako eskaerarekin.