ELAk 19. Korrikarekin bat egiten du
2015/01/22

ELAko Leire Txakartegi eta Patxi Agirrezabala Korrikaren ordezkari diren Mertxe Mugika eta Asier Amondorekin bildu dira 19. Korrikaren aurkezpenaren harira. Aurtengo Korrika Martxoaren 19tik 29ra egingo da, Urepelen hasi eta Bilbon bukatuko delarik.
ELAk bere babesa eta atxikimendua eman dio beste behin Korrikaren ekimenari, euskararen sustapenak bitarteko guztien beharrean baitago.