ELAk 2.166 afiliatu gehiagorekin hasi du urtea

2004/01/26

ELAk 2004a 102.702 afiliatuekin hasi du, %2,15eko igoera eman da 2003an (2.166 pertsona gehiago).

Afiliazioaren baitan, datuak hobetzen dituen taldeetako bat emakumeena da %3,40ko igoerarekin, denetara eman den igoera baino gehiago. Azken urteotan gazte eta emakumeen afiliazioa igotzen joan da ausaz, datu hauek ikusita ondoriozta dezakegu bi talde hauek ELAren ekintza sindikalarekin bat egiten dutela: prekarietatea eta diskriminazioaren aurkako borroka.

Lurraldeka, Araba da gehien igotzen dena %4,62arekin, Nafarroa (%3,16), Bizkaia (%2,65) eta azkenik Gipuzkoa %0,22arekin.

Sektoreka Zerbitzuak %4,78eko igoera jazo du, ondotik Metala dator %2,12ko igoerarekin, Hainbat %1,69% eta Gizalan %0,69%.

Soldatapeko langileria 916.000 pertsonakoa izanik, langileen 9,85% ELAn afiliatuta dago; hau da, 10 pertsonatik bat ELAn afiliatu da