ELAk 2005eko Negoziazio Kolektiborako ildoak aurkeztu ditu

2005/02/01

Jose Elorrieta, German Kortabarria eta Adolfo Muñoz, "Txiki"k, ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradunak, 2005ean ELAk hitzarmen kolektiboen negoziazioan defendatuko dituen ildoak aurkeztu dituzte Bilbon. Txosten honetan tratatu diren gairik nagusienak prekarietatea, diskriminazioaren aurkako borroka eta aurreko KPIa baino askoz gehiagoko soldata igoerak izan dira, Adolfo Muñozek adierazi dueneaz "negoziatzeko tarte handia baitago".