ELAk “bozkatu erabakitzeko” lelopean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egiten du

2017/09/14
ELAk “bozkatu erabakitzeko” lelopean larunbat honetan, irailaren 16ean, egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egiten du, betiere, Kataluniako erreferenduma babesteko asmoz. Adolfo 'Txiki' Muñoz idazkari nagusiak parte hartuko du. Manifestazioa Bilbon izango da (17.30ean), Gure Esku Dago-k deituta.

Manifestazio honetan begirunea eta errespetua adierazi nahi diogu Kataluniako herritarren gehiengoaren borondateari; hau da, herritarrek etorkizuna erreferendum baten bidez erabakitzeko duten eskubideari. Izan ere, erabakitzeko bozkatzea demokrazia da. ELAk oso argi dauka Kataluniak hartutako bidea ezinbestekoa dela, eta euskal erakunde guztiek tinko eskaini behar diotela babes osoa prozesu demokratiko honi.