ELAk “eliteentzako unibertsitate dekretua” gaitzesten du

2015/01/30
Sindikatuak gogor salatzen du unibertsitateetan 3 ikasturte eta 2 masterretako graduak sortzea ahalbidetzen duen errege dekretua.

Gaur espainiar gobernuaren ministro kontseiluak onartu duen Errege Dekretuak, bere oinarrizko neurrien artean unibertsitateei 3 ikasturte eta 2 masterretako graduak sortzeko aukera ematen die.

ELAk guztiz gaitzesten du Errege Dekretu hau elite batzuentzat mugatutako unibertsitate eredu baten aldeko apustua egiten duelako, herritar askori kalitatezko unibertsitate hezkuntza izateko eskubidea ukatuz. Graduen murrizketa eta gradu ondorengo edo master ikasketen zabaltzeak jendartearen gehiengo batentzat eskuragarria den oinarrizko unibertsitate hezkuntza erasotzen du eta, askoz ere garestiago eta gehiengoarentzat ezinezko diren grado ondorengo ikasketak indartzen ditu. Honek beketan inposatzen ari diren murrizketekin batera unibertsitate hezkuntza hamarkada asko atzera eramaten du, unibertsitate ikasketak pertsona edo familia dirudun gutxi batzuren esku utziz.

Wert ministroak eta Espainiako Gobernuak oinarrizko eskubide eta berdintasunari egiten dioten beste eraso bortzik baten aurrean aurkitzen gara.

Era berean Errege Dekretu hau salatzen du uniberstitate desberdinetako langilegoan izan ditzakeen ondorio larriak kontuan izanda. Izan ere, graduen pisua murrizteak eta eros ahalmen urria duten ikasleen beherakadak lanpostu galera garrantzitsua suposa baitezake.

Hau honela, ELAk unibertsitate komunitateari zein jendarteari, eraso berri hau salatu eta aurre egiteko deia luzatzen die.