ELAk 38 urtez erabili du Erresistentzia Kutxa eta ogasunek ezarritako irizpideen arabera jokatu izan du beti

2018/02/05
Bizkaiko Aldundiak Erresistentzia Kutxari buruz sindikatuei egin dien eskaria dela eta, ELAk honakoa adierazi nahi du: 38 urtez bitarteko hau grebak sostengatzeko baliatu izan duenean, euskal ogasunek ezarritako irizpideen arabera jokatu izan du.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Erresistentzia Kutxaren harira sindikatuoi luzatutako eskaeraren aurrean, ELAk argitu nahi du 38 urte daramatzala tresna hau erabiltzen greban dauden pertsonei sostengua emateko, eta beti, kasu guztietan, errespetatu dituela euskal ogasunek ezarritako baldintzak. 

Zentzu horretan, ELAk jarraituko du, aurrerantzean ere, araudia betetzen.

Bestalde, adierazi ere, ELAk bidali ziola Bizkaiko Ogasunari beronek eskatutako informazio guztia. 

ELAk nabarmendu nahi du gai honen inguruan prozedura bat egon zela aldez aurretik Arabako Foru Aldundian. ELAk egin beharreko alegazioak egin zituen eta azkenean, espedientea amaitutzat eman zen, alegia, artxibatu egin zen.

Sindikatu honen iritziz, Erresistentzia Kutxa ezinbesteko tresna da borroka sindikalerako. Hori dela eta, tresna hori erabiltzen jarraituko du, langileen lan baldintzak hobetzeko bidean.