Zarauzko TAO
ELAk %3ko soldata igoerak jasotzen dituen eta erosahalmena bermatzen duen hitzarmena adostu du

2028ra arte indarrean egongo den akordioa lortu da, eta sektoreko hitzarmenaren baldintzak hobetzen ditu.
ELAk Gertek enpresarekin (Zarauzko TAO zerbitzua kudeatzen duena) sinatutako hitzarmenak 2025eko urtarrilaren 1etik 2028ra arteko indarraldia du.
Hobekuntzei dagokienez, urteko % 3ko soldata igoerak jasotzen ditu, eta KPI handiagoa bada, soldata handitzea bermatzen da erosahalmena bermatuz. Gainera, reten lanak egiten dituen kategoriak 45 orduko lanaldi murrizketa izango du, eta 1.547 orduko urteko lanaldia izango du. Beste hobekuntza batzuk ere lortu dira lizentzietan, reten plusetan eta kategorietan.