ELAk administrazio publikoko mahaian Jaurlaritzaren negoziatzeko borondate eza salatu du

2006/10/19
Datorren urterako administraziopeko pertsonalaren lan baldintzen negoziaketari hasera emateko ustezko xedearekin, gaur, urriak 20 EHEAko Negoziazio Kolektiboaren Mahai Orokorra bildu da. Eremu honetan euskal funtzio publikoaren 65.000 lagileen lan baldintza orokorrak arautzen dira.

Bileran bertan administrazioak proposamen ekonomiko soila egin du, ohizkoa den bezalaxe, gainontzeko edukiak eztabaidatzeko ere aukerarik eman gabe. Bere eskeintza honetara mugatu da:


- igoera orokorra %2
- Berariazko osagarria egokitzeko %1
- Elkarte Autonomoko Destino osagarri errealera osatzeko %100
- ITZARRIrako ekarpena: %0,5eko gehigarria.


Eduki ekonomiko hauek oso eskasak dira eta estaduko oinarrizko legepean baldintzaturik daude. Guzti hau lehendabizikoz EHEAko administrazioak onartu eta babestu egin du.

Onartezina da jarrera makurra eta akritiko batez, euskal administrazioak, bere eskumenak alde batera utzirik, Madrileko akordioa babestu izana. Akordio honek hemengo mahai orokorra baldintzatzen du eta gainera hemengo ordezkaritza sindikala ez da kontutan hartu.

Hain maltzurra da administrazioaren planteamendua Madriden akordio hau onartzean zein Toki eta Foru administrazioa loturik geratzen da EUDEL ezer jakin gabe. Honela Españako Udalen Federazioak elkarte autonomoan ez duen zilegitasuna eskuratzen du.

ELAren aburuz, negoziaketaren gainontzeko edukiei heltzeko administrazioaren itxitasuna oso larria da: enplegu eta prekarietatearen gaiak, euskalduntze prozesuak, azpikontratazioa, aldi baterako kontratazioa eta abar. Are eta gehiago, gai honi buruz gutxieneko informazioa ere ukatu egiten du administrazioak.