Murrizketek langabezia eta pobrezia gehitzen dute
2012/10/26
EPAko daturik esanguratsuena langabetuena da dudarik gabe. 2012Ko hirugarren hiruhilekoan 203.900 pertsona dira langabezi egoeran dudenak, aurreko hiruhilekoan baino 1.800 pertsona gehiago eta iazko epe berdinean baino 38.600 pertsona gehiago.
Urtebetean, langabetuen kopuruak %23,3a egin du gora. Europan, murrizketan horren larriak ez direlarik, langabetu kopuruak %8,2a egin du gora urtebetean.
Horrela, %15,4ko langabezi tasa dago HEH, orain dela urtebete zegoen %12,1etik 3,3 puntu gorago. Nazioarteko datuak kontutan hartuta Portugalek (%15,9), Greziak (%24,4) eta estatu espainiarrak (%25,1) soilik dute tasa altuagoa Europar Batasunean..
Begi-bistan dago administrazio publikoen murrizketa ezberdinek eta lan erreformek desenplegu gehiago, eta beraz, zailtasun eta pobrezia gehiago dakartela. Mobilizazioarekin soilik bukatu ahal izango dugu murrizketa hauekin eta politiketen norabidea aldatu, egoera hobeago batetara eraman gaitzaten.