ELAk akordioa lortu du Barakaldoko Sanitas zahar egoitzan, 30 greba egun baino gehiago ondoren

Sanitas egoitzako langileek, Bizkaiko hirugarren adineko egoitzetako langileen lan hitzarmenaren sinadura ekarri zuen gatazkan aktiboki parte hartu zuten eta hitzarmen hau sinatu ondoren, mobilizazioekin jarraitu zuten, beraien lan baldintzak hobetu eta lan erreforma lan zentrutik kanpo uzteko helburuekin.
Sinatutako akordioak ondorengo edukiak dauzka:E
- Indarraldia: 2014 eta 2015
- Mugagabeko ultraaktibitatea
- Soldata igoerak: %2,2 2014 urterako eta %1,5 2015 urterako. %3,7ko igoera bi urtetan eta %0,9 hitzarmenetik gora.A
- Igandetako lansarian hobekuntza.
- Enplegu egonkortasuna eta akordioaren indarraldian kaleratze objektiborik ez egitea.
- Egutegian eta baimenetan hobekuntzak.
Gatazkak iraun duen denbora guzti honetan, Barakaldoko Sanitas egoitzako langileek argi izan dute borrokaren helburuak zeintzuk izan diren: Lan baldintzak hobetzea, enplegua egonkortzea eta lan erreformaren edukiak, beraien lan zentrutik at uztea.
Urtebete baino gehiago iraun duen gatazka izan da eta gogorra izan da, bai enpresako zuzendaritzak izan duen jarrera mugiezinagatik eta baita beste sindikatuen jarreragatik era (bai Barakaldoko Sanitasen, baita Sanitas Loramendin ere). CCOO, UGT eta LAB, langileei, beraien lan baldintzak hobetzeko borrokan babesa eman beharrean, aldarrikapenak geldiarazi nahian ibili dira, xantaia eginez eta helburu bakarra daukaten panfletoak ateraz: Langileak, borrokan ari ziren helburuetaz ahaztea. Lan baldintza duinak, akordioaren ultraaktibitatea eta lan erreforma ez aplikatzea.
Sinadura honekin, beste behin ere argi geratzen da, borroka eginda, konpromezuarekin eta mobilizazioarekin, helburuak lortu daitezkeela eta langile guztiak dei egiten ditugu beraien lan zentruetan antolatu eta lan baldintzak hobetzeko borroka egitera.