AZPIKONTRATAK

ELAk akordioa lortu du Bilboko kiroldegietako mantentze langileentzat KPltik gorako soldata igoerekin

2024/07/31
72 eguneko grebaren ostean, Bizkaiko kirol lokaletako eta zelaien hitzarmen probintziala nabarmen hobetzea lortu du ELAk akordoarekin.

Bilboko kiroldegietako mantentze lanetako langileen batzordeak eta UTE Giroa Ansareo zerbitzua kudeatzen duen enpresak akordioa lortu dute gaur. 22 langilek osatzen dute plantilla, eta ELA sindikatuak ordezkatzen ditu. Horrela, 72 eguneko grebari Amaiera eman diete, eta ekainean UGT, LAB eta CCOOk sinatutako hitzarmen probintziala hobetuko dute hitzarmen propioarekin.
Edukiei begira, soldatetan KPltik gorako soldata igoerak izango dituzte: 2023rako %5,7ko soldata igoera, 2024rako %3,6koa eta 2025, 2026, 2027 eta 2028rako KPI + %0,75eko eta %0,25 igoera aldakorra. Gainera, indarrean dagoen bitartean, lanaldia murriztu egingo da, eta 1.592 ordura iritsiko dira 2027an.
Langileen beste aldarrikapen nagusietako bat jaiegunetako plusa hobetzea zen; hemendik aurrera, Ian egindako jaiegun bakoitzeko 80 euro izango dira. Gainera, Ian egindako igandeak lanegun arrunt gisa kobratzen zituzten langile horiek. Hemendik aurrera, 60 euro kobratuko dituzte 2024ean eta 2025ean, 70 euro 2026/27an eta 80 euro 2027an. Medikuarengana joan ahal izateko 16 ordu eta norberak hartzeko egun bat ere lortu dituzte.
ELAk oso positibotzat jo du greba amaitzeko lortutako akordioa. Hitzarmen sektoriala sinatu zenetik, ELAk antolatuta, Derion, Bermeon, Elorrio, Sopelan eta Leioan lortu dira akordio propioak, baldintzak hobetzeko. Era berean, gogoan izan Barakaldoko eta Bilboko kiroldegietako mantenuko ez beste langileek gatazkan jarraitzen dutela baldintzak hobetzeko, Emtesport enpresaren erantzunaren zain.