Gipuzkoako komisaldegietako garbikuntza

ELAk akordioa lortu du KPIaren araberako soldata igoerekin

2023/12/22
Urte beteko negoziaketa gogorren ondoren eta azaroaren 15etik 19ra egindako bost greba egun eta gero, Gipuzkoako Komisaldegietako 43 garbitzaileek hitzarmena berritzea lortu dute aurrerapauso garrantzitsuekin, hala nola, erosahalmena bermatzea lortu dute.

 Aurreko Hitzarmena lortzeko 9 hilabetez egon ziren greban, eta oraingoan prest ere bazeuden beste greba mugagabe bat hasteko. Jarrera horri esker lortu da akordio on bat erdiestea, eta langileek aho batez erabaki dute eskaintzari baietz esatea, honako eduki nagusiekin:

  • 2024 KPI 2023.
  • 2025 KPI + 50% KPI 2022.
  • 2026 KPI+ 50% KPI 2022.
  • Erosahalmenik ez galtzea Hitzarmenak iraunaldian.

Era berean, jai egun eta igandetako plusari dagokionez, lanaldia zenbatzeko, igandeetan edo jaiegunetan emandako zerbitzuak lanaldi arruntaren bikoitza zenbatuko dira. Ondorioz, plusaren ordainketa ere bikoiztu egiten da. Aipatzekoa ere bada kontu pertsonaletarako hiru egun ere adostu direla.