EITB - Miramon

ELAk akordioa lortu du makilatzaile eta ileapaintzaileentzat

2025/03/26
%8,3ko soldata igoera, lanaldu murrizketa eta subrogazio eskubidea bermatzea lortu da, eta, beraz, atzo hasitako greba mugagabea amaitu da.

EITBren Miramongo egoitzako makillaje, ile apainketa eta karakterizazio zerbitzuko langileek greba mugagabea hasi zuten atzo, martxoak 25, subrogazio eskubidea eta lan baldintzen hobekuntza bermatzea eskatzeko. Gaur, martxoak 26, greba amaitzeko akordioa sinatu da.

ELAk aldarrikapen nagusietako bat bermatzea lortu du: subrogazio eskubidea. Gauzak horrela, lanpostuei eutsiko zaie beste enpresa batek zerbitzua esleitu arren.

Akordioak, gainera, % 8,3ko soldata igoera jasotzen du 2025erako, eta KPIaren gainetik igoerak 2026-2028 aldirako. Gainera, urteko lanaldia 67 ordu murriztea lortu da, eta hobekuntza horien aplikazioa blindatzeko klausulak jasotzea, bai eta lan baldintzak mantentzeko klausulak ere, nahiz eta hitzarmenaren aplikazio aldia iraungi.

ELAk azpimarratu du akordioa posible izan dela antolaketa eta borroka sindikalari esker, baita EITBko ELAko atal sindikalaren babesari esker ere.