ELAk akordioak sinatu ditu Gipuzkoako ehungintzaren eta larruaren merkataritzan

2007/07/23
ELAk eta Adegi patronalak ehungintzako merkataritza eta larruaren merkataritzako hitzarmenak berritu dituzte. ELAk %100eko ordezkaritza du larruaren merkataritzaren alorrean, eta %44,4koa ehungintzako merkataritzan. UGT sindikatuak ere sinatu du azken hitzarmen hau. Bi hitzarmen hauek ez ziren 2002 eta 2000. urteetatik berritzen, hurrenez hurren, eta 3.500 langileengan du eragina.

ELAk balorazio baikorra egiten du lortutako akordioaren inguruan. Izan ere soldaten igoera, lanaldiren murrizketa eta soldaten atzeraeraginkortasuna jasotzen du.