ELAk Amma-ko greban Nafarroako Gobernuak inposaturiko gutxiengo zerbitzuen aurkako epaia irabazi du
ELAk Amma-ko greban (2012ko ekainaren 27, 28 eta 29) Nafarroako Gobernuak inposaturiko gutxiengo zerbitzuen aurkako helegitea irabazi du. Ebazpen hau langileen alde suertatu den gutxienetariko bat da, eta bertan epaiak azpimarratzen du Gobernuaren argudioak prekarioak direla, batez ere “oinarrizko eskubide bat”, grebarena, urratu zuelako.
Gainera, epaiak oso modu garbian gutxiengo zerbitzuak desegokiak zirela adierazten du. Hala ere, nagusikeriaz baliatuta, Amma Navarrak gauzatu zituen bere bost zaharretxetan. Ebazpenak gogora ekartzen du langile guztiak lanera joan behar zutela desegokitasun horren erruagatik, grebarako eskubidea urratuz. Epaitegiak gaineratzen du “ez dela benetako argudiorik” gutxiengo zerbitzu horiek inposatzeko, eta gastuak ordaintzera kondenatzen du Gobernua.
Ebazpena hain argia izan arren, jada ez du batere eraginik (greba burutu baitzen gaur indargabetu diren gutxiengo zerbitzuekin), eta langileen eskubideak urraturik geratu dira behin betirako. Gauzak horrela, ELA sindikatuak Amma eta Gobernuaren inpunitatea eta nagusikeria salatzen ditu. Bide batez eta gaur jakinarazten dugun ebazpena kontuan hartuta, hurrengo grebetan jokaera bera burutuz gero, Gobernuaren eta Amma enpresaren fede gaiztoa agerian geratuko litzateke, beti ere, ELAren aburuz.
I