ELAk Andoaingo San Juan egoitzan greban dauden langileen ordezkatzea salatzen du

2006/09/19
Gaur, irailak 20, Andoaingo zahar egoitzan greban dauden langileak egoitzaren aurrean elkarretaturik zeudelarik, euren funtzioetan ordezkatzeko langileak kontratatu dituztela jakin dute. Berehala langileen ordezkariak egoeraren berri eman die enpresari eta udaleko ordezkariei, legez kontrako neurria dela adieraziz, baina ez diote kasurik egin.

Honez gainera, Greba Batzordea egoitzan sartu nahi izan du lanean nor zegoen jakiteko eta egoera legez kanpokoa zela egiaztatzeko, baina udaleko ordezkariek sarrera galarazi diote. Egoera honen aurrean Udaltzaingoaren esku-hartzea eskatu du, Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertan agertu direlarik.

ELAko ordezkariak burutzen ari zen legez kontrako neurria adierazi die udaltzanei eta ertzainei, eta greban dauden langileen eskubideak urratzen ari zirela; ordea, udaltzainek eta ertzainek ontzat hartu dute greban dauden langileen ordezkoak lanean jarraitu izana.

Ordezkapen hau jakin orduko, ELAk Gipuzkoako Lan Ikuskaritzan egoera salatu du eta ondorioz Ikuskaria egoitzara bertaratu da. Zaharren egoitza ikuskatu ondoren, Greba Batzordeari adierazi zaio gutxienez 3.000 eurotako isuna ezarriko zaiola enpresari, eta kopuru hau gehitzen joango dela ahalik eta ordezkoak lana utzi arte. Bide batez, Greba Batzordea Egoitzan sarten ez utzi izanaren ilegaltasunaz ere informatu du.

ELAk Lan Ikuskaritzaren zuhurtzia eta azkartasuna eskertu nahi du eta bide batez egoitzako langileak bere eskubideen defentsan erakutsitako adorea.