ELAk Arabako zahar egoitza pribatuen hitzarmen probintzialaren negoziazio mahaia utzi eta mobilizazioak prestatuko ditu

2022/02/17
ELAk Arabako zahar egoitza pribatuen hitzarmen probintzialaren negoziazio-mahaia uztea erabaki du, patronalaren jarrera ikusita; izan ere, joan den irailetik negoziazioak blokeatu besterik ez du egin. Sindikatuak aurreratu du ez dela bileretara joango enpresek negoziatzeko benetako asmorik agertu arte. Halaber, datozen egunetan sektorean ordezkaritza duten gainerako sindikatuekin hitz egingo duela aurreratu du, mobilizazio bateratuak egiten saiatzeko.

Arabako egoitzen sektoreko hitzarmenaren negoziazioak hasi zirenetik, ELA beti joan da bileretara proposamenekin eta negoziazioari serio heldu ahal izateko plataforma sendo batekin. Patronala, ordea, ELAren proposamenak enpresentzat onartezinak direla ziurtatzeaz soilik arduratu da.


Enpresek Aldundiari dei egiten diote, beren ustez finantzatu egin behar dituelako. Eta Aldundiak azpimarratu du enpresa pribatuak direla. Egia esan, arrazoi bategatik edo besteagatik, kaltetuak langileak dira, eta oraindik ez dute beren lan-baldintzetan hobekuntzarik ikusi.