ELAk arbuiatu egiten du Iñaki Uria eta Xabier Oleagak jarritako tortura salaketa behin betiko artxibatu izana

2008/07/22
Iñaki Uriak eta Xabier Oleagak 2003an jasandako torturen salaketa artxibatu egin ditu Madrilgo Auzitegiak. Honek ELAren ustez berriz ere argi uzten du estatuko botereek zenbaterainoko inpunitatez jokatzen duten, baita atxilotuak inkomunikatuta egoteak beren eskubideei eragiten dien kaltea, babesik gabe uzten baititu.

Iñaki Uriaren kasuan, Madrilen gertatu dena espero izatekoa zen, Donostiako instrukzio Auzitegiak salaketa aztertzeko funtsezko arrazoiak bazeudela zioen erabakia errekurritu eta ondorioz auzia beste epaile batzuren esku geratu zenetik. Salaketa sinesgarria, txosten medikuak eta lekukoren baten adierazpenak, denak baztertu dituzte Madrilen, eta kasua itxitzat eman dute. Jokabide eskasa herritarren eskubideak babestu beharko lituzketen horien aldetik.

Azkenik, ELAk bere elkartasuna adierazi nahi die Iñaki Uria eta Xabier Oleagari.