ELAk arbuiatu egiten du Legebiltzarreko hiru kide zigortzen dituen epaia

2008/04/17
ELAk Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao zigortzen dituen sententzia erabat errefusatzen du, eta bide batez pertsona hauei bere elkartasuna adierazi nahi die. ELAren iritziz, argi dago botere judiziala euskal botere legegilearen esparruan sartu dela, eta botereen arteko banaketa desagertarazi duela horrela, batik bat euskal esparruari dagozkion gaietan gertatu ohi dena. Hain zuzen, nabarmena da euskal auziarekin zerikusia duten ekinbide guztien atzean dagoen bulkada politikoa, eta kasu horietan justizia nahierara erabili egiten dela.

Botin doktrina delakoa baztertuta, haren kasuan ez bezala oraingoan akusazio partikularraren helegitea aintzat hartu baitute epaileek, argi geratu da interes politikoaren xedearen arabera auzitegiek neurri oso desberdinak erabiltzen dituztela