ELAk Arcelor-en etorkizunaren inguruko informazio falta salatzen du

2005/05/31

ELAko Metaleko Federazioak Azpeitia eta Lasaon ARCELOR-ek zituen enpresen salmentaren inguruan dauzkan kezkak publiko egin nahi ditu. Kezka honez gain, multinazionalak erabili dituen formak salatu nahi ditu, Apirilaren 29tik zuzendaritzaren atzetik gabiltz etorkizunerako planak ezagutzeko asmoz eta taldearen ordezkaririk ez du honetarako gurekin bildu nahi izan.

ARCELOR-en jarrera honek langileengan zalantza eta urduritasuna areagotzea suposatzen du, aspalditik entzuten ari baitira Multinazionalaren estrategia europatik kanpo inbertitzeko Europan, enpresak salduz dirua ateratzea besterik ez dela. Gutxi importa zaio ARCELORri Euskal Herrian hainbat langileri geratzen zaien egoera.

ARCELORrek saltzeko harturiko erabakiaren ondorioz alatzairugintza eta honen bueltan dabiltzen beste hainbat sektorengain izan dezaken eragin negatiboak kezkatzen gaitu, ezin baitugu ahaztu altzairugintza sektore estrategikoa dela.

Multinazionalaren zuzendaritzari gardentasuna eta langileen ordezkaritzari legeak dioen informazio eta kontsulta eskubideak bermatzea esigitzen diogu. Taldearen Politika industrialaren berri eta lanpostuen mantenimenduaren eta hauen lan baldintzen inguruan behar besteko informazio, berme eta oinarrizko konpromezuak ziurtatzea esigitzen diogu zuzendaritzari.

Bide batez Euskal Erakundeei dei egiten diegu Euskal Herriko langileen eta hauen etorkizunarekin espekulazioa saiestea helburu izango duten neurri bereziak hartzera.