ELAk Arnaldo Otegiren atxiloketa salatzen du

2007/06/07
ELAren iritziz, Arnaldo Otegi atxilotzeko erabakiak izaera politikoa du eta oso modu kaltegarrian eragiten dio hain sumindurik dagoen euskal egoerari.

Distentsioa eta irtenbideen bila jardun beharrean, errepresioa eta indarkeria eremutan hobeto konpontzen dela frogatzen du estatuak, beste behin Indarkeriaren zurrunbiloa elikatzea arduragabekeri galanta da.

ELAk Arnaldo Otegi aske uztea eskatzen du, are eta gehiago arduradun eta solaskide politikoa izanik.