ELAk Atarrabiako Solidus San Andres paper fabrikan deitutako grebak ekoizpena gelditzea lortu du

Hainbat astez txanda bakoitzeko 2 orduko lanuzteak egin ondoren, gaurtik aurrera 8 orduko lanuzteak egingo dira, ELAk deituta, Enpresa Hitzarmenak KPIren araberako soldata igoera berma dezan.
Atarrabiako Solidus San Andrés paper fabrikako plantillan LABeko 4 ordezkari, ELAko 3 eta 2 independente daude. Hainbat aste daramatzate txanda bakoitzeko 2 orduko lanuzteak egiten, ELAk deituta, KPIren araberako soldata igoerak dituen Enpresa Hitzarmen Kolektiboa lortzeko.
Gaurtik aurrera, lanuzteak 8 ordukoak izango dira txanda bakoitzeko (astelehen eta ostegunetan), azaroaren 7ra arte. Gaur, urriak 21, 8 orduko lehen lanuzte eguna da eta ekoizpena gelditzea lortu da.
ELAk langileen borroka nabarmendu eta greba deitu duen sindikatu bakarra izatea penaz hatzen du. Lanuzteen arrakastaren aurrean, gainerako sindikatuak ere mobilizazioekin bat egitera animatzen ditu.