ELAk Atzerritarren Araudia berehala erretiratzea eskatu du

2011/04/19
ELAk gogoratzen du Atzerritarren Legeak eta bere erreformak kriminalizatu eta diskriminatu egiten duela, eta arrazismoa, xenofobia eta immigranteen bazterketa soziala sustatzen dutela.

Beraz, Araudi berrian jaso diren neurriek ere ez dituzte etorkin jendearen beharrizanak asetzen, ez baitute beren egoera sozial, ekonomiko edo politikoa aintzat hartzen, krisiak ekarri duen migrazio-zikloan izandako aldaketekin.

Aurrerapentzat jo litekeen apurra indarrean diren legeen aplikazioa besterik ez da. Adibidez, Genero-Bortizkeriaren kontrako Lege Integralaren Araudiak dio genero-bortizkeriaren edota trata zein sexu-esplotazioaren biktima atzerritarrek bost urteko baimena lortu ahal izango dutela bost urterako. Halaber, Hezkuntza-Sistemako Lege Organiko Orokorrak ezartzen du berritze kasuetarako adin txikikoen eskolaratzea derrigorrezkoa izango dela.

Baina funtsezkoa da Araudiak oraindik ere oztopoak jartzen dizkiela milaka pertsonari oinarrizko eskubideak aitor dakizkiokeen. Hortaz, migrazioa epe laburreko zerbait bailitzan hartzen dute, eta ez benetan den errealitate estruktural moduan. Araudia idazterakoan ez dute eskubide berdintasuna oinarritzat hartu, ezta integratzea ere.

Araudiaren zenbait gabezia:

-          Integratzeko aukera errazteko funtsezko konturik ez du altdatzen, adibidez gizartean errotuta egotea

-          Ez dago aurrerapenik immigranteen eskubideak berdintzerakoan: baimenik gabea, aldi baterako baimena duena, epe luzeko baimena, ikertzailea, txartel urdina duena, EBkoa...

-          Ez du zehazten Araudia aplikatu, jarraipena egin eta betetzerakoan zein baliabide erabiliko den

-          Errealitate laboralera ez ditu moldatzen biltzeko exijitzen diren kopuruak

-          Biztanleria immigrante ezinduak baztertzen ditu

-          Jatorrian egindako kontratuak geldiarazten ditu

-          Ez du zehazten etorkinak atxikitzeko zentroetan (CIE) eskubideak nola bermatuko diren

-          Indarrean diraute neurri murriztaile eta polizialek

 

Horregatik, ELAk salatu egiten du gobernuak migrazioen ikusmolde mugatua duela, ekonomia eta produkzioari begirakoa, eta etorkinak ez dituela eskubidedun pertsona gisa ikusten. Gobernu honentzat immigranteak lanerako indarra besterik ez dira; orain ez dira beharrezko, eta prozedura zorrotzagoak ezartzen ditu, prekarietatean jausi eta, hartara, beren herrietara itzul daitezen.

ELAk, horrenbestez, honakoa exijitzen du:

-          Berton dagoen immigranteei erregularizatzeko aukera erraztea

-          Egoera irregular eratorriak ekiditea

-          Tramite burokratikoak erraztea

-          Bitartekoak jartzea esplotazio egoerak kontrolatu ahal daitezen

-          Kontrol-neurri murriztaile eta polizialak desagerraraztea, etorkineek polizien aldetik jasaten duten jazarpen oro: sarekadak, atxiloketak, erbesteratzeak, etab.

-          Integratzeko politikak onartzea, pertsona guztien eskubideak berdintze aldera.

  

Halaber, sindikatuak 4/2000 Lege Organikoa eta 9/2009 erreforma ezabatzea galdegiten du; ELAk erabate errefusatzen du erreforma aplikatzeko egin den Araudia.