ELAk atzo Mungiako Tecnicas Hidraulicas enpresan gertatutako ezbeharraren ikerketa lanak berehala hasteko exijitzen du

2016/10/13
ELAk babes eta elkartasun osoa adierazi nahi du atzo Mungiko Técnicas Hidraulicas gertatutako lan-istripuaren biktimaren senitarteko, lagun eta lankideei, non 42 urteko langile bat hilda suertatu zen. Gertatutakoa ikusita, Bizkaiko Lan Ikuskaritza eta Osalani ezbeharraren arrazoiak argitu eta egon daitezkeen ardurak ebazteko ikerketa sakona eskatzen du.

Aldi berean salatu nahi du jadanik 47 direla aurten Hego Euskal Herrian lan istripuz hidakoak(27 Bizkaian) hauetatik 5 azken hilabetean, eta 2 azken astean izan direlarik. ELAk laneko heriotzak eta gainontzeko ezbeharrak lan prekarietatea lantokietan zabaltzea ahalbidetzen duen lan-eredu honen ondorio zuzena dela salatzen du. Enpresek orokorrean beste ezeren gainetik bere irabaziak lehenesten dituzte, langileon osasuna eta bizitza arriskuan jarriz.

ELAk garbi dauka gizarte arazo larri honen irtenbidea bizkaitar langileriari enplegu duin eta kalitatezkoa bermatzean dagoela, horregatik Euskal gobernuari eta ardura daukaten beste erakundeei eskatzen die helburu horretara bideratu ditzatela behingoz neurri erreal eta eraginkorrak ezarri, nahiz segurtasun eta osasunari dagozkion enpresen bete-gabetzeak kontrolatzeko beharrezko diren errekurtso guztiak.

Mobilizazioak

Técnicas Hidraulicas-eko enpresa batzordeak (ELAko ordezkariz osatua dagoena) egun osoko geldialdia eta 2 orduko (11:00-13:00) kontzentrazioa eta elkarretaratzea deitu ditu Astelehenerako (urria 17) Técnicas Hidraulicas industriaguneko lantokiaren aintzinean. ELAk mobilizazio hauekin bat egin eta Bortzirietako langile guztiak bertan parte-hartzera animatu nahi ditu.