ELAk AuBrekiko harremanari normaltasunez eutsiko dio

2003/07/14
Inazio Agirre, Pedro Albite eta Joseba Zinkunegik osatutako AuBren ordezkaritza ELArekin bildu da uztailaren 15ean, sindikatuaren Bilboko egoitzan.
Sindikatuak hautes-plataforma parte hartze politiko eskubidearen adierazpidetzat hartzen du

Inazio Agirre, Pedro Albite eta Joseba Zinkunegik osatutako AuBren ordezkaritza ELArekin bildu da uztailaren 15ean, sindikatuaren Bilboko egoitzan. ELAren aldetik Jose Mari Aranbarri, idazkari nagusiaren ondokoa eta Batzorde Eragileko kide diren Leire Txakartegi eta German Kortabarria izan dira.Bilera hau ELAk eta aipatutako erakunde politikoak aldian-aldian izan ohi dituzten harremanetako bat da.

Bi aldeek egoera politikoa aztertu dute, eta egoera horretan Estatutik parte hartze demokratikoari ezartzen zaizkion eragozpen ezin larriagoak azpimarratu dituzte.

ELAk AuBren ordezkariei ohiko harremanari eusteko borondatea adierazi die, sindikatuaren iritziz plataforma hori parte hartze politikorako oinarrizko eskubidearen adierazpen bat baita, herritarren babes handia duena, herritarrek AuBren eratzea bermatu baitzuten eta milaka boz eman baitzioten maiatzaren 25eko hauteskundeetan. Boto horrekin herritarrek hauteskundeetan parte hartzea galarazi izanaren aurkako protesta eta hautagai-zerrendei emandako babesa adierazi zuten.

ELAren ustez, egoera honek berriro islatzen du oinarrizko eskubide eta askatasun publikoak jasaten ari diren eraso ezin larriagoa eta arazoak konpondu ordez irizpide jakin batzuk ezarri nahi dituen politika, herritarren borondatearen aurka bada ere.

Bilbon, 2003ko uztailaren 15ean