ELAk Aurore Martinen atxiloketa eta ondoren poliziaren eskuetan utzi izana gaitzesten du
Gogora ekarri nahi du ELAk Martin espainiar eskuetan utzi dela Frantzian delitu ez diren ekimen politikoak burutzeagatik. Arrazoi horrengatik duela zenbait urtetik honuntza Frantziar estatuko pentsakera ezberdinetako hainbat ordezkari politiko, sindikal nahiz sozialek errefusatu egin dute Martini euroagindua aplikatu nahi izana.
ELAren aburuz, frantziar gobernuaren ekimen honek Iparraldeko instituzionalizazioaren eztabaidari buruzko bidegabeko erantzuna da. Era berean, Hautetsien Kontseiluak berriki errepublikaren gobernuari igorritako Lurralde Kolektibitate berezia eratzeko proposamenari zentzugabeko erantzuna da. Beraz, ekimen hau, eta duela gutxi Frantziako barne ministroak espainiar hedabide bati eginiko adierazpenak non ETA aitzakiatzat erabiltzen den Kolektibitatea ukatzeko, testuinguruan ulertu behar dira.
Guzti horregatik, Aurore Martin berehala aberriratzea eta aske uztea exijitzen du ELAk.