ELAk auzi eskea jarri du Euskalteleko langileen kanporatzearen aurka

2014/06/27
ELAk auzi eskea jarri du Euskalteleko langileen kanporatzearen aurka
ELA –k auzi eskea jarri du azpikontratazio gelditzeko eta barneko langileen kanporatzea gelditzeko Justizia Auzitegi Nagusian, prozesuak langileen estatutuko 44.atala ez duela betetzen argudiatuz ezta ere ordezkaritzarekiko betebeharrekin, ezta, beste batzuk defendatzen uko egin dioten Lan Hitzarmen Kolektiboko lan bermearekin. Zuzendaritzaren aldetik informazioa eskuratzeko dituzten zailtasunak irudikatu nahi izan dute ahoak estaliz.

Guztiok dakigu Euskaltel kapital publikoarekin jaio zela, Eusko Jaurlaritzako eta Kutxen kapitalarekin. Gaur egun, Euskaltel, perspektiba ekonomikotik ikusita, egoera hobeezinean aurkitzen den enpresa bat da, 2008 - 2013 aldian 230 milioi etekin sortu ditu.

2012an, salbuezpeneko egoera ekonomikoan jada, Eusko Jaurlaritzak, enpresa publikoek, eta Kutxabank-ek, esan dugun bezala, kapital espekulatiboari kapital industrialaren kalterako sarrera ematea erabakitzen dute. Zehazki, atxerriko inbersio- funts bi, helburu honetarako sortutako sozietate baten bitartez eta bere helbidea Holandan kokatuta duena.

ELA – tik ibili gara, erabaki honen arduragabetasuna politiko larria salatzen. Langileentzako ondorioak lehen bait lehen iritsi dira, bai era zuzenean kontratatutako langileentzat, azpikontratatutako langileentzat baita ere.

Jakina da ondorio bakarrak ez direla, gaurko egoera hain gogorra izanik non lurralde honetan enplegua ia lortuezina den, enplegu beharrizan hori deseztatua edo prekarizatua izatea etekin honeek duen enpresa baten, baina:

  • Eta inbertsioak?,

  • Eta zerga sistema?

  • Eta non dira orain arte herri honetan gelditzen ziren etekinak? Zeren eta, azkenengo urtean 25 milioikoa izan da inbertsio – funts honeek eraman duten etekina.

  • Non dira eufemistikoki “aliantza teknologikoa” deitzen duten kontratuak? Lanalde, Informatica de Euskadi, Ibermatica edo Aplica penalizatzea Valladolid-eko, Madrilgo edo Frantziako enpresak sarituz? Hori ahal da gure herriarekiko lotura mantentzea?

6 hilabete akziodunen aldaketa zorrotza gertatuta, lan suntsiketa gordina aurreikusten da, Euskaltel-en bertan eta azpikontratatutako enpresetan baita ere. Sistemak saileko kanporaketa eta azpikontratazioa eta iragarritako operazio saileko kanporaketak, Euskaltel-eko berezko langileak diren 170 pertsona baino gehiagori eragiten die. Norberak hartutako bajak, sustatutakoak, eta erretiroak berehala amortizatzen dira. Ehunka izan dira zeharrean kaltetuak izan direnak hasiera batean, beraien lanpostuak galdu dituztenak edo ta heuren diru sarrerak larriki murriztuta ikusi dituztenak eta gainerako lan baldintzetan ere.

Gainera, argi ikusi da, Euskaltel –ek bere teknologi ahalmena, autonomia eta bizkortasuna bazter batera utzi gura izan dituela, helburu bakar batekin egitura murriztea, edozein eratan. Bere gaurko jabeen hizkuntzan, enpresak balio gehiago izan dezan bakarrik nahi dute.

Langilegoak argi izan zuen eta kontra egin zuen; kontzentrazio ugariekin, eta grebekin, horreen ondorioa gaur egunean oraindik kaleraketa edo azpikontratazio bat ere ez dela izan Euskaltel – eko langileen artean. Enpresa teknologikoa, atxerriko enpresen menpean eta larriki murrizten bere inbertsioak, suntsitze ari den enpresa bat da. Gobernu desberdinak eta indar politikoek ugari aitortu dutenean enpresa estrategiko eta trakziodun bat zela. 130 milioi etekin sortzen duena.

  • ELA – k CCOO – ren jarrera salatzen du:

    • Langileek greba mugagabea hasteko aurreko egunean, CCOO-k aurreakordio bat aldarrikatu zuen Euskaltel-eko edozein langile azpikontratatzeko. Ez enpresak erabaki zuen 170 langileentzat bakarrik, baizik eta edozeinentzat eta enpresak aukeratzen duenean.

    • CCOO-k ez du ordezkarien gehiengoa, 9 dituzte 18 tik (ELA-k beste 9 ordezkari ditu) eta ezinezkoa den gauza legezkotzat ematen ahalegintzeko, bozketa bat asmatu zuten non beraiek erabakitzen zuten nork hartzen zuen parte eta ze eratan gainera. Hala ere, hori egiteko eta gehiengoa izan ez arren, bidegabe-ko erabaki honi estaldura ematen dio, lanpostuak suntsitzeko eta lan egoerak aldatzeko ahalmentzen duen akordioa ituntzean Euskaltel-ekin.

  • Prozesu honen erantzunkizun politikoa: Non dira gure politikariak prozesu honetan? EUSKALTEL moduko enpresa bat saltzeagatiko erantzunkizunaz gain, hartzen ari diren erabaki larriegaitik. Eusko Jaurlaritzak ez ahal du ezer esateko? Ze interes ari dira defenditzen? Langileena eta ogasunena edota inbertsio-funtsena eta banketxeena?

  • ELA –k auzi eskea jarri du azpikontratazio gelditzeko eta barneko langileen kanporatzea gelditzeko Justizia Auzitegi Nagusian, prozesuak langileen estatutuko 44.atala ez duela betetzen argudiatuz ezta ere ordezkaritzarekiko betebeharrekin, ezta, beste batzuk defendatzen uko egin dioten Lan Hitzarmen Kolektiboko lan bermearekin.

Bakoitzak bere erantzunkizun zatia hartu dezan, pasa den asteartean, ELA-k informazio dokumentala partekatu zuen legebiltzarreko komisioan, lalnpostuen suntsiketa eta lan baldintzak txarrera egin dutela nabarmentzeko. Gizarteari eta langileei, nahita gezurretan ari direla, azken finean, bai zuzendaritza eta jabetza ere.

Espero dugu, komisioan egin dugun agerraldiarekin Legebiltzarrak enpresa estrategikoa babestea, bere lanpostu eta lan kondizioak eta Legebiltzarrean, apirila-ren 10-ean onartutako erabakian.

Langileei gezurretan ari diren bitartean eta gizarte berberari ere, gezurrak eta faltsukeriak zabaltzen, sindikatuei eta kaltetuei konfidentzialtasun klausula sinatzeko eskatzen bertsio ezberdinak ezagutzeko eragozten beraienaren izan dadila bertsio bakarra eta beraien gezurrak ez argitaratzeko gure aldetik.

ELA-tik ez dugu onartuko inolako konfidetzialtasun konpromisorik Legeak behartzen gaituenak baino eta berriro gogoratzen dugu inolaz ere ez dugula onartuko Euskaltel enpresarentzat kaltegarri izan daiteken akordiorik eta bere iraunkortasunari, proiektuari eta bat eginten dutenen pertsonentzat. Jarraituko dugu, gure esku dauden tresna sindikalak, politikoak edo ta juridikoak.