ELAk Auzitegi Gorenean Yolanda Barcina eta Lourdes Goicoechearen aurkako demanda penala sartu du
2014/02/19
Sindikatuaren ustez, litekeena da biek influentzia-trafikoa eta sekretuak jakitera emateko delituak egin izana.
ELAk gaur goizean Madrilen Auzitegi Goreneko Zigor-Aretoan salaketa bat sartuko du Nafarroako Gobernuko presidentearen eta presidenteordearen balizko ardura penalak iker daitezen.
Salaketan -gaur emango dugu haren berri zehatza- esaten denez, sindikatuko zerbitzu juridikoen iritziz gutxienez Kode Penaleko bi delitu egin ahal izan dituzte, 428. eta 417. artikuluetan jasota daudenak (influentzia-trafikoa eta sekretuak edo informazioak ezagutzera ematea, hurrenez hurren).