ELAk azaroaren 24an eta 25ean egingo du XV. Kongresua, pandemiak uzten badu

2021/03/18
ELAk azaroaren 24an eta 25ean egingo du XV. Kongresua, pandemiak uzten badu
ELAren XV. Kongresu Konfederala 2021eko azaroaren 24an eta 25ean izango da, gaur Bilbon egindako Nazio Kontseiluan onartu den bezala. Jakina denez, Kongresuan 736 ordezkarik hartuko dute parte (350 pertsona eskualdeetatik, beste 350 federazioetatik, gehi Nazio Batzordekideak).

Kongresua Bilbon egingo da, baina ELAk aurreikusi du hitzordua egun bakarrera murriztu ahal izango dela, datozen hilabeteetako osasun egoeraren bilakaeraren arabera.