ELAk Azkoitiko eta Legazpiko GSB enpresen aldeko konpromisoa berresten du

2006/11/20
Gerdau/Sidenor multinazionalak Azkoitiko eta Legazpiko GSB enpresen erosketa gauzatu du. ELA-Metalak bi lantokietako lanpostuen alde borrokatzeko duen konpromisoa berretsi nahi du. Metaleko federazioak kaleratu duen ohar batek jasotzen duenez, "ez dugu inondik inora onartuko Azkoitiko eta Legazpiko lantokien itxiera, eta lanpostuen murrizte helburu izan dezaketen ekimen guztien aurka borrokatuko dugu".

Lanpostuen mantenua ELAren helburu nagusia dela gaineratzen du oharrak. Hala ere, helburu hori Gerdau enpresa brasildarraren helburu nagusia denik zalantzan jarri du ELA-Metalak.