ELAk babesa eman die Bizkaiko metalaren azken negoziazioko mobilizazioetan inputatutako langileei

Urtarrilaren 25ean Bizkaiko metalaren negoziazioan inputatutako hainbat langilek deklaratu dute Bizkaiko Probintzia Auzitegian. ELAk bat egin du protesta-elkarretaratzearekin; greba egitea edo manifestazio batean parte hartzea ezin da delitu izan.
ELAk aurreko aldietan esan duen bezala, ez da ezohikoa lan-gatazka arruntak ordena publikoaren aurkako ekintza gisa tratatzea, bai enpresek, bai Eusko Jaurlaritzako agintari politikoek. Horregatik, ELAk inputazio horien aurka protesta egingo du.